Getxon Sektore Publikoko Informazioa Berrerabiltzeko (SPIB) Proiektua

Zer da Getxo SPIB / Open Data ?
ul>
  • Getxoko Udalak ekimen hau gardentasun jardute gisa eta herritarren parte-hartzea hobetzeko oinarri gisa prestatu du, baita tokiko balioa berritzea eta sortzea sustatzeko ere; izan ere, enpresek negozio-eredu berriak izateko aukera izango dute. Horrela, bai pertsonek, bai merkatuko eragileek informazio publikoaren bitartez etekinak lortuko dituzte eta balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu berriak eskaini ahal izango dituzte. Xede horrekin eskura dauden datu multzoen eta horien formatuen katalogo/zerrenda ikusgai jarri da. Datu multzoak jabetza irekiko lizentzien bidez eskaintzen dira, merkataritza helburuekin birbanatzea, berrerabiltzea eta aprobetxatzea ahalbidetzen du.
  • ul>
  • Azaroaren 16ko 37/2007 Legea garatzen duen urriaren 24ko 1495/2011 Errege Dekretuaren arabera, inplikatutako administrazioek honako hau onartu behar dute: "sektore publikoko informazioa berrerabiltzea sustatzeko neurrien plan bat, baliabide elektronikoen bidez eta beren eskumenen barruan"..
  • ul>
  • Open Data eta SPIB ekimenaren helburua zenbait datu publiko mundu guztiarentzat eta modu askean eskuragarri egotea da, copyright, patente edo kontrolatzeko beste mekanismo batzuen murrizketarik gabe. Datu gordinak argitaratzen dira, prozesatu gabeak, eta berriz erabiltzeko aukera ematen duten formatu ezagunetan.